Irulitxa koadrilla baten nahiaren ondorioz sortu zen eta aurten 13 urte bete ditugu.Errioxara egiten genituen txangoetan hasi ginen berezko fanfarreak egiten. Lehen ez geneuzkan musika-tresnaren beharrik ,soinuak simulatzen genituelako,baina Txalaparta Elkartea sortu zenean 1994. urtean ,martxan jartzeko ordua zela pentsatu genuen.Gu kartoizko turutaz nekatuta geunden eta horregatik Ermuko Musika Eskolara joatea erabaki genuen "Santixauetarako, abesti pare bat jotzen ikasteko asmoz,koadrillakoen afarian.Horrela jaio zen Irulitxa Fanfarrea.Hasieran Ermuko zazpi mutil adoretsu hasi ginen jotzen eta hala eta guztiz buruan genituen musika-tresnak aldatu behar izan genituen."Txapak eta danborra jotzea pentsatu genuen eta horretarako ez genuela solfeorik behar konturatu ginenean tromboiak jotzen hastea erabaki genuen".Bi urte Musika Eskolan pasatu eta gero lehenengo zatiketa gertatu zen, "batzuek musika-banda bat sortu nahi zutelako eta beste batzuek nahaigo genuelako kalean aritu, banda batek gehiegi lotzen baitu.Orduan hasi zen gure odisea.Lokal bat lortu genuen gure lagun Moises Guridiri esker, eta iragarki bat jarri behar izan genuen egunkarian zuzendari bat lortzeko.Eta horrela, pixkanaka-pixkanaka eta ahalegin handiarekin, 25 musikalari izatea eta hasi ginenean genuen ilusio eta jotzeko gogo berbera mantentzea lortu dugu.Guk pentsatzen dugunaren arabera "jarraikortasuna eta adiskidetasuna" dira gakoak hainbeste urte goian egoteko
BEGIRA EZAZU GURE MYSPACE: www.myspace.com/irulitxafanfarrea

BISITAK
